350 ikertzailek baino gehiagok gaitzetsi dute Urdaibaiko Biosfera Erreserbako paduretan burutu nahi den Guggenheim museoaren proiektua. 

Hezeguneen aldeko Mediterraneoko Aliantzak (Mediterranean Alliance for Wetlands) koordinatuta, 374 ikertzailek manifestu bat sinatu dute, Muruetako ontziolan Guggenheim museo bat eraikitzea gaitzetsiz, eta, aldi berean, ontzigintzak Urdaibaiko Biosfera Erreserban lehortutako paduraren azalera lehengoratzearen alde egiten du, uretako hegaztien kontserbazio eraginkorra errazteko neurri gisa. Manifestuaren sinatzaile gehienak Espainiako eta Euskal Herriko unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan eta elkarte zientifikoetan lan egiten edo laguntzen duten doktoreak dira, baina Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan, Finlandian, Italian, Portugalen, Polonian, Herbehereetan, Danimarkan edo Estatu Batuetan lan egiten duten ikertzaileek ere sinatu dute manifestua. Aipagarria da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Klima Aldaketarako Euskal Zentroan (BC3) eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusian (CSIC) lan zientifikoa egiten duten doktore ikertzaileegandik jasotako babesa. 

URDAIBAIKO BIOSFERA ERRESERBAKO ESTUARIOAN GUGGENHEIM MUSEOA JARTZEAREN KONTRA ETA BERTAKO BIODIBERTSITATEA MODU ERAGINKORREAN ZAINTZEAREN ALDEKO, IKERTZAILEEN MANIFESTUA. 

Urdaibaiko harana UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen 1984an, eta Eusko Legebiltzarrak bereziki babestu zuen 1989. urtean. Haren estuarioa Ramsar hitzarmeneko Nazioarteko Garrantzizko Hezeguneen Zerrendan dago. Egungo euskal agintariek gune babestu honetan Bilboko Guggenheim museoaren hedapenari lotutako bi museo egoitza berri eraikitzea aurreikusten dute. 

Eraikin bat gaur egun Astilleros Murueta, S.A. enpresak okupatzen dituen lurretan kokatuko litzateke. Lursail horiek ES213007 Kontserbazio Bereziko Eremua inguratzen dute, eta Natura 2000 Sareko ES0000144 Hegaztien Babeserako Eremuaren barruan daude. Ekintza honek, uretako hegaztien gaineko eragina/inpaktua/klatea handituko luke. 

Astilleros Murueta S.A. enpresak, 1943an lortutako eta dagoneko iraungita dagoen kontsezio bati esker, marearteko eremuan eraiki zituen bere instalazioak eta ordutik/geroztik, Erreserban hondatze ekologiko larria eragin du: estuarioa behin eta berriz dragatu baitu, oheak aldatu eta paduretako 53 ha lehortu baititu, 74 futbol-zelaik duten azaleraren baliokidea. 

Sinatzaileek, biodibertsitatearen azterketarekin eta kontserbazioarekin konprometitutako ikertzaileek, Guggenheim museoaren egoitza berri horrek izango lukeen eragin larriaren jakitun, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen diete ez dezatela Guggenheim Urdaibai proiektua burutu aipatutako lekuan, eta, halaber, beharrezko ekintzak egin ditzatela lehortutako padura-azalera lehengoratzeko, marearteko eremu bihurtuz, Urdaibaiko erreserban uretako hegaztien kontserbazio eraginkorra aktiboki bultzatzeko. 

Mediterranean Alliance For Wetlands erakundeak lotura-erakunde gisa jarduten du adierazpen horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari eta Solomon R. Guggenheim Fundazioari bidaltzeko lanetan. 

1 Arizaga, J., Garaita, R. & Galarza, A. 2020. Leisure activities as a main threat for the conservation of waterbirds  in an estuary in northern Iberia. Animal Biodiversity and Conservation, 43.2: 243-254. 

2 Arizaga, J., Amat, J.A. & Monge-Ganuzas, M. 2017. The negative effect of dredging and dumping on shorebirds at a coastal wetland in northern Spain. Journal for Nature Conservation, 37: 1-7. 

Kontaktua:: Aitor Galarza (635748741) aitorgalarzai@gmail.com

Albisteak

Zeuk ere lagundu dezakezu!

Altavoz

ZABALDU KAUSA

Erosi gure materiala: txapak, pankartak, pegatinak eta kamisetak. Lortutako diru guztia auzitegiko gastuei aurre egiteko da.

EROSI!
Donar

DONAZIOA EGIN

Eman zure tanta txikia! Tantaz tanta olatu erraldoi bat eraikiko dugu eromen hau geldiarazteko! Zure laguntza behar dugu!.

DONAZIOA EGIN!
Manos

BATU GUS-ERA

Parte hartu antolatzen ditugun ekintzetan: ekitaldiak, hitzaldiak, manifestazioak, ibilbideak, etab. Elkarrekin bat egiten dugu!

PARTE HARTU!
Mano icono
Tríptico icono TrípticoTríptico icono TriptychTríptico icono TriptyqueTríptico icono TriptychonTríptico icono Trittico
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.