Agur, Guggenheim. OTSAILAren 7an, Erdu danok Gernikara, erdu danok ospakizunera.
Aupa, lagunok!!
Abenduaren 16an AGUR esan genion Guggenheim Urdaibai Proiektuari.
Garaipen hau hainbat eta hainbat lagunek egindako lan etengabearen ondorioa da.
🛑👋🥳
Orain, baina, ospakizunerako garaia da eta horretarako gonbidapena egiten dizuegu:
📆 OTSAILAren 7an, Gernikan batuko gara. Lorpen handi hau jai-giroan ospatuko dugu; eta, horrekin batera, Urdaibairen aldeko konpromisoa berretsiko dugu. Beraz, gorde eguna!
📌 Erdu danok Gernikara, erdu danok ospakizunera. Eta aldarrikatu dezagun, argi eta ozen, gizarte antolatua erakundeen eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko gai dela.
Borrokak merezi du! 💪
👋 Agur, Guggenheim Urdaibai.
🏞️ URDAIBAI martxan dau!





