Araudiak eta Alegazioak

Proiektuari kokapena emateko momentuz egokitzen ari diren araudien eta horien aurka egindako alegazioen informazioa. 

Markina- Gernika (LPP) Lurralde Plan Partzialaren aldaketa

Agiri honen muina Gernika-Markina (gaur egun Busturialdea-Artibai) aldeko Eremu Funtzionalaren (EF) Lurralde Plan Partzialaren (LPP) aldaketa ez-funtsezkoa da, Urdaibain kultura eremu berezi baten kokapena definitzeko.

Gernika-Markinako indarreko LPPa Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 1eko 31/2016 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko. Hura onartzen duen dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2016ko apirilaren 19an, haren antolamenduarauekin batera.

Ohartarazi behar da gaur egun EF horri Busturialdea-Artibai deritzola, Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 30eko 128/2019 Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan (LAG) xedatutakoaren arabera. Indarreko LPPak Sukarrietan kultura-ekipamendu berezi bat jartzeko aukera aurreikusten du, lurraldearen ekonomia dinamizatze aldera. Aurreikuspen horrek ez zeukan informazio zehatzik, eta Guggenheim Museoa handitzeko (GMH) ekimen honek, aldiz, badauka, zehazki Gernika-Lumo eta Muruetako udal-mugarteetako hiri industria lurzoruetan, Foruko lurzoru urbanizaezinetatik doan ibilbide batek lotuta, aldaketa hau justifikatzen duten inguruabarretan.

LPPa aldatzeko agiri hau Bizkaiko Foru Aldundiko (BFA) Lurraldea Antolatzeko Atalak idatzi du, baina ingurumen ebaluazio estrategikoko azterlanari agokion zatia beste alde batetik esleituko da. 

INDARREAN DAGOEN LPP LEGEAK, EZ DIO LEKURIK EMATEN GUGGENHEIM URDAIBAI PROIEKTUARI.

Gernika, Forua eta Muruetak BFArekin sinatutako Udalez gaindiko hitzarmena.

Zeuk ere lagundu dezakezu!

Altavoz

ZABALDU KAUSA

Erosi gure materiala: txapak, pankartak, pegatinak eta kamisetak. Lortutako diru guztia auzitegiko gastuei aurre egiteko da.

EROSI!
Donar

DONAZIOA EGIN

Eman zure tanta txikia! Tantaz tanta olatu erraldoi bat eraikiko dugu eromen hau geldiarazteko! Zure laguntza behar dugu!.

DONAZIOA EGIN!
Manos

BATU GUS-ERA

Parte hartu antolatzen ditugun ekintzetan: ekitaldiak, hitzaldiak, manifestazioak, ibilbideak, etab. Elkarrekin bat egiten dugu!

PARTE HARTU!
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.