Araudiak eta Alegazioak

Proiektuari kokapena emateko momentuz egokitzen ari diren araudien eta horien aurka egindako alegazioen informazioa. 

Markina- Gernika (LPP) Lurralde Plan Partzialaren aldaketa

Agiri honen muina Gernika-Markina (gaur egun Busturialdea-Artibai) aldeko Eremu Funtzionalaren (EF) Lurralde Plan Partzialaren (LPP) aldaketa ez-funtsezkoa da, Urdaibain kultura eremu berezi baten kokapena definitzeko.

Gernika-Markinako indarreko LPPa Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 1eko 31/2016 Dekretuaren bidez onartu zen behin betiko. Hura onartzen duen dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2016ko apirilaren 19an, haren antolamenduarauekin batera.

Ohartarazi behar da gaur egun EF horri Busturialdea-Artibai deritzola, Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 30eko 128/2019 Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan (LAG) xedatutakoaren arabera. Indarreko LPPak Sukarrietan kultura-ekipamendu berezi bat jartzeko aukera aurreikusten du, lurraldearen ekonomia dinamizatze aldera. Aurreikuspen horrek ez zeukan informazio zehatzik, eta Guggenheim Museoa handitzeko (GMH) ekimen honek, aldiz, badauka, zehazki Gernika-Lumo eta Muruetako udal-mugarteetako hiri industria lurzoruetan, Foruko lurzoru urbanizaezinetatik doan ibilbide batek lotuta, aldaketa hau justifikatzen duten inguruabarretan.

LPPa aldatzeko agiri hau Bizkaiko Foru Aldundiko (BFA) Lurraldea Antolatzeko Atalak idatzi du, baina ingurumen ebaluazio estrategikoko azterlanari agokion zatia beste alde batetik esleituko da. 

INDARREAN DAGOEN LPP LEGEAK, EZ DIO LEKURIK EMATEN GUGGENHEIM URDAIBAI PROIEKTUARI.

Gernika, Forua eta Muruetak BFArekin sinatutako Udalez gaindiko hitzarmena.

Kostas legearen jabari publikoaren ebazpena

2021eko Urriaren 8an BFAak eskari ofiziala egiten dio Trantzizio Ekologikoko Ministeritzari (MITECO), M-87 eta M-124 puntuen artean dauden 950m inguruetan, zortasun- babesaren mugaketa zuzentzeko, 100 metro izatetik, 20 metro izatera pasatzeko eskatuz.  

Ebazpena 2023ko urriaren 19an sinatuta dagoen arren, azaroaren 21ean publikatu zan eta bertan BFAren eskaera onartzen dela esaten da. Honela, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak baieztatu du Muruetako ontziola zaharren orubearen babesa murriztu egin dela.

Orain arte, indarrean zegoen Kostaldeei buruzko Legeak galarazi egiten zuen itsasertzetik 100 metro baino gutxiagora eraikitzea, eta horrek bideraezin egiten zuen etorkizuneko Guggenheim museoa eraikitzea adostutako lurretan, hau da, Muruetako ontziola zaharretan.

Orain, oztopo bat gutxiago dute helburua lortzeko. Nahiz eta oraindik, erabilera aldatu behar dioten. Prestatzen ari diren hurrengo urratsa da eta hau Muruetako HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA ari dira moldatzen momentu honetan.

Muruetako Hapoa

Aurreko puntuan aipatu bezala, Museoa kokatzeko espazioa lortzea kontu bat da eta beste bat, eremu horretako lursailak duen kalifikazioa museo bat kokatzeko egokia izatea.

Astilleroak okupatzen dituen lurrak, industrial kalifikazioa dute eta museo bat kokatzeko kalifikazioa, ekipazionala izan beharko litzateke.

Zelan lortu kalifikazio aldaketa hau? Murueta udalerriko HAPO berria proposatuz.

Urriaren 9an egin ziren publiko BBOan HAPO berria eta honekin batera dagokion ITEa ere. Dokumentu honek ez ditu proiektuak osotasunean izan ditzakeen kalteak aztertzen,aurrerago egiteko uzten ditu. ITEaren helburua justu kontrakoa da.

Murueta inicia los cambios en su plan urbano para acoger el Guggenheim (EL CORREO)

Alegazioak aurkezteko epea: 2023ko Abenduak 11

Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren alegazioak, 7175 pertsonen babesarekin aurkeztu dira.

Zeuk ere lagundu dezakezu!

Altavoz

ZABALDU KAUSA

Erosi gure materiala: txapak, pankartak, pegatinak eta kamisetak. Lortutako diru guztia auzitegiko gastuei aurre egiteko da.

EROSI!
Donar

DONAZIOA EGIN

Eman zure tanta txikia! Tantaz tanta olatu erraldoi bat eraikiko dugu eromen hau geldiarazteko! Zure laguntza behar dugu!.

DONAZIOA EGIN!
Manos

BATU GUS-ERA

Parte hartu antolatzen ditugun ekintzetan: ekitaldiak, hitzaldiak, manifestazioak, ibilbideak, etab. Elkarrekin bat egiten dugu!

PARTE HARTU!
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Strictly Necessary Cookies

Strictly Necessary Cookie should be enabled at all times so that we can save your preferences for cookie settings.