Guggenheim Urdaibai proiektua, Guggenheim Bilbao Museoa handitzeko makroproiektu bat da, Urdaibairen bihotzean dauden bi kokalekutan:
Gernikan eta Muruetan
Jokabide honek badu bere zergatia: proiektu osoa aurkeztuz gero, ingurumenean eragingo lukeen inpaktua jasanezina, onartezina eta justifikaezina izango litzateke.
Publikatutakoaren arabera, makroproiektu honek urtean 144.000 bisitari ekarriko lituzke Busturialdera, ekaina eta iraila bitarteko hilabeteetan. Eskualdean, 45.000 biztanle garela kontutan izanda gehi berez udaro bertora hurbiltzen direnak, zenbaki beldurgarria da hilero jasoko litzatekeena.
Astakeri honen bultzatzaileek Guggenheim Urdaibaik ingurumen-iraunkortasunetik baino ez duela zentzua esaten dute behin eta berriro, eta argi dagoena da turismo masifikatua eta ingurumen-iraunkortasuna ez direla bateragarriak. Honela, proiektu honek ez du inoiz zentzurik izan.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Euskadin dugun Biosfera Erreserba BAKARRA da. 1984an UNESCOk izendapena eman zion eta gaur egun, hainbat dira gure Biosfera Erreserbari babes neurriak ematen dioten eta indarrean dauden lege eta hitzarmenak:
–5/1989 LEGEA, uztailaren 6koa, Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzkoa.
– Natura 2000 sarea (HBBE eta Estuarioko KBE).
– Ramsar hitzarmena (1993tik, nazioarteko mailakoa).
Munduan, Biosfera Erreserba BI besterik ez daude lege propioa dutenak eta bat, gurea da.
Proiektu honen inguruan dugun informazio guztia, komunikabideetan publikatu dena da. Honela, azken berriak El Correok 2023ko abenduaren 17an publikatutako erreportaiatik atera ditugu. Bertan esaten denaren arabera, Cooper Robertson arkitektura estudio newyorktarrak egindako dosierra eskuratu dute. (El Correo accede al estudio que define al detalle las características del nuevo museo).
Este era el plan con el Guggenheim de Urdaibai (EL CORREO)
El Correo, Guggenheim Fundazioko patronoa (kidea) da eta horrela eskuratzen du herritarroi behin eta berriro ukatzen zaigun informazioa. Honela, Fundazioko kide diren EITB eta Deia patronoekin batera, paper dibulgatzaile garrantzitsua du proiektu honen aurpegi garbiketa eta sasionurak lau haizeetara zabaltzeko lanetan. Orain arte, modu dosifikatuan jaso dugu proiektuari buruzko informazioa eta beti, aldeko propaganta eginez eta komeni ez zaiena ezkutatuz.
Proiektuak 3 atal nagusi ditu: Dalia, Muruetako Astilleroa eta bi hauek batzen dituen “bide berdea”. Goazen atal bakoitza aztertzera:
Makroproiektuaren sarrera atea izango da. Pinakotekaren lehenengo egoitzak, 10.000m²etatik 5.000 hartuko ditu. Bi solairuko eraikin gisa planteatzen da, eta bertan ez da erakusketa-gunerik egongo. Sarrerak eta audiogidak erosteko gunea. Entzungela bat, denda bat eta terraza duen jatetxe-kafetegia izango ditu. Eraikinean bizikletak alokatzeko gune bat ere egongo da, eta ondoan aparkaleku bat eraikiko da, ehun bat plazarekin.
Gernikan kokatzen den mahai-tresnerien kubertera zaharra da. 1957an eraiki zuen Luis Maria de Gana arkitekto bilbotarrak. Ondoren, bi handitze izan zituen, 1966 eta 1973 urteetan. XX. mendeko 70eko hamarkadan Europako mahai-tresna fabrikatzailerik handiena izan zen eta bertan ehunka gernikarrek lan egin zuten. Garai honetan, mahai-tresnen ekoizpenean, Europako lehen ekoizlea izan zen baina 1977tik aurrera, ordea, sektorea krisian sartu zen, eta hamar urte geroago fabrika itxi egin zuten. 2007an, Foru Aldundiak lursailak erosi zituen eta gaur egun Bizkaitar guztiona dela esan dezakegu.
Daliako lehen eraikin honetan, fabrikazio-prozesua burutzen zen eta berton kokatzen ziren lehen materiak, eztainuztatzeko, estanpatzeko eta leuntzeko nabeak. Eztainuaren erabilerak, fabrika kokatzen den eremua kutsatu zuen eta gaur egun, Daliako eraikina kutsatutako 21186m²ko lursaila da.
Lursail honen azpian aurkitzen da Gernikako akuiferoa eta hau ere kutsatuta dago.
Acuífero de Gernika y ubicación en zona de máximo riesgo de inundabilidad. (elDiario.es)
URA agentziak 2022an Eusko Jaurlaritzara helarazitako txostenean, Gernikan aukeratutako kokalekua urpean geratzeko “arrisku handiko egoeran” dagoela aipatzen du eta arrisku hau kontutan izan beharrezkoa dela. BFAak MITECOrekin sinatutako akordioaren I. puntuan aipatzen den bezala: “Se realizara la correcion de la inhundabilidad”…
Bertan, akuifero bat ere badago, kutsaduragatik egoera “kezkagarria” duena eta Guggenheim Urdaibai proiektua burutzeko egin beharreko lanen ondorioz, gehiago kaltetu daitekeena. Azkenik, gogorarazi da eskualdeak hornidura-arazo errepikariak dituela, batez ere agorraldian. Horrela, urtean 144.000 bisitari erakartzea aurreikusten duen proiektu batek arazoa areagotu dezakeela nabarmentzen du.
Harrigarria bada ere, Gernikako kubertera zaharraren eraispenaren berri hauteskunde ekitaldi batean izan genuen maiatzean, garai hartan hautagai zen Elixabete Etxanoberen eskutik. Gernikako mitinean, “konpromisoa” hartu zuen Guggenheim Urdaibai proiektua abiarazteko «beharrezko eraisteak» uda ostean hasteko. Lizitazioa itxita dago, eta esleipenik ezean, pleguak ikusita, erabateko “garbiketa” egitea aukeratu da. Dalia kubertera zaharrean dauden eraikinak eta eraikuntzak eraisteko proiektua, Bizkaia Azpiegitu S.Ararena da -Aldundiaren jabetzakoa da – eta Jon Ajuria eta Pablo Maguregui arkitektoek sinatu dute.
Honako hauek zehaztu dira: material kutsatzaileak garbitzea, hondakin-lursaila garbitzea, estalkian eta zurezko elementuetan dagoen iragazgaizteko asfaltozko geruza kentzea, forjatuak, trenkadak eta blokeak eraistea, eta industria-instalazioak eraistea.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, 1.057.896,99 eurokoa da; gauzatzeko epea, 20 aste. Aurreko fasearen ondoren, hamalau enpresen artean egingo litzateke aukeraketa. Eskaintzak 339.000 euro eta 741.000 euro bitartean daude. Ondoren, orubea deskontaminatzeari ekingo litzaioke.
Baina Daliako eraikina benetan…hondamena da edo ondare bezala interesik al du? Jatorrizko zatiak (1957) ondare-balioak ditu, eta etorkizuneko museoaren proiektuaren parte izan zitekeen. Baina, noski, sentsibilitate bat egon behar da, Gernikako historia industrialaren ezagutza bat, eta, kasu honetan, horretaz arduratuko diren arkitekto-taldearena… New Yorkeko arkitektura-makroestudio bati eman zaio lan hau, eta haiengana irits daitekeen zati inmaterialago, oroimenezkoago honi buruzko informazioa ez da baloratua izango. Kasu honetan, ondare materiala dago baina baita immateriala ere, memoriarena. Ondarea eraitsiz, zerotik haste hori ez dator bat mundu osoko beste erakusketa- eta arte-espazio batzuetan egin denarekin. Gure historiaren parte bat ezabatuko litzateke betiko.
Horregatik, oso zaila egiten da ulertzea Bizkaiko Foru Aldundiak egindako ustekabeko iragarpena eta Guggenheim Museoaren erabateko isiltasuna, Gernikako industria-ondarearen suntsipenaren inguruan. Horrekin batera, industrializazioaren memoria eta Gernikako eta inguruko herrietako biztanle askoren bizipenak.
2024ko ekainaren 13an hasi ziren Dalia fabrika zaharra eraisteko lanak, eta zoritxarrez, XX. mendeko kalitatezko arkitektura industrialaren eredu bikaina betiko galdu dugu. Eraiste honek argi eta garbi erakusten du saldu nahi izan diguten gobernantza-modu berria `paper errea dela. Lur kutsatuak, uholde-arrisku handieneko eremua, azpiko akuiferoa are gehiago kutzatzeko arriskua, industri-lurrak ekipamendu-lur bihurtzea ezinbestean… Eta hori guztia, ustez, inolako helburu zehatzik gabe, sinatutako akordioan eta eraistea ahalbidetzeko emandako lizentzian ez baita aipatu ere egiten Guggenheim Urdaibai proiektua. Egitasmoaren bideragarritasunari buruz hausnartu barik, herritarrei janiarazi barik, eskualdeko udalen artean adostu barik, herritarrek eta udalek parte hartu barik. Lotsa barik.
DALIA no es una «ruina industrial», es patrimonio, es una obra significativa del arquitecto Luis María de Gana y Hoyos. Es culturalmente reutilizable (Asociación Vasca de Patrimonio Industrial y obra pública)
El derribo de Dalia Gernika. Un proyecto fuera de lugar y tiempo (Asociación Vasca de Patrimonio Industrial y obra pública)
Dalia-Gernika. ¿De cucharera a almacén del Guggenheim? (Asociación Vasca de Patrimonio Industrial y obra pública)
Guggenheim Gernika Museoa: mal comienzo (ArquiLecturA)
Dalia, otro plato indigesto más del Guggenheim Urdaibai (Naiz)
Gernikako Dalia fabrika zaharra eraisteko lanekin hasi direla salatu du Guggenheim Urdaibai Stopek (Hitza)
Murueta ontziolak, Gernikako itsasadarraren bokalean hartzen duen 41.000m²ko partzelak hartuko du Urdaibaiko Guggenheimen bigarren egoitza. Bertan, erakusketa-gunea egongo da. Takila, bizikletentzako aparkalekua. kafetegia eta jatetxe bat egongo dira.
Muruetako Astilleroa, Biosfera Erreserbaren eremu zaurgarrienean kokatzen da. 1943. urtean Espainiako Gobernuak emandako kontzesio bati esker eskuratutako kokapena.
Kontzesioaren iraupena 75 urtetakoa izan zen eta 2018. urtean amaitu zen. Ontziolak 5 urte daramatza baimen barik espazio babestu bat okupatzen. Kontzesioaren baldintzak oso zehatzak dira:
Iraupena: 75 urte.
Aktibitatea: astilleria.
Iraungitzean: okupatutako lurzorua desokupatu, garbitu eta jatorrian hartu bezala bueltatu administrazioari.
Gaur egun: Lanean dago.
80 urte hauetan, Astilleroak inolako baimenik gabe handitze ezberdinak egin ditu. Hasiera baten hektarea bateko azalera eskaz izatetik, gaur egun ia ia 5 hektarea okupatzera heldu arte.
Bere aktibitatearen ondorioz eraikitako barkuak uretara ateratzeko, dragatu ezberdinan egin behar izan ditu. Hauek ere baimen barik:
Beraz, epe honetan Astilleroak, Biosfera Erreserbako paduraren ia % 4 suntsitu ditu. Gutxi gora-behera 50 futbol-zelaik hartzen duten eremua.
Muruetako ontziola kokatzen den eremuan, 42.384 m² ko lursaila kutsatuta dago. Kutsadura hau, bere aktibitatearen ondorioz sortutakoa litzateke eta amiantoa ere aurkitu dezakegu bertan.
Kutsadura honen garbiketa eta eraikina botatzea, BFAk eta MITECOk sinatutako hitzarmenean batzen diren 13 ekintzetan, II. ekintza bezala aurkitu dezakegu. Diru publikoarekin, lantegi pribatu baten kutsadura garbitzea malbertsazioa da.
Astilleros de Murueta S.A enpresak, urteak daramatza kontzesioz okupatzen dituen lurren jabetza aldarrikatu nahian. Honela, saiakera ezberdinak egin ditu epaitegietan.
2009 urtean, aurreko sententziarekin ados ez egoterakoan, bigarren saiakera bat egiten du Epaitegi Gorenean.
En el año 2012, al discrepar de la sentencia anterior, realiza un segundo intento ante el Tribunal Supremo.
Kasu bietan jasotzen duen sententzia, kontrakoa da. Ikusi sententziak:
Gernikatik hasi eta Muruetara heldu behar den 6 km inguruko bidea. Bide honek Dalian kokatutako museoa eta Astilleroan kokatutakoa lotuko lituzke.
Bidea hau, parte bitan banatu dezakegu:
Lehen parteari dagokionez, gaur egun pasiatzeko erabiltzen den ibilbidea da. 2m inguruko zabalera ditu eta Oka ibaiari paralelo doa puntaz punta. Bide honetan kotxeen pasoa debekatuta dago. Berton, zirrikitu ezberdinak aurkitu ditzakegu ibaiko urak etengabe sortzen duen higadurari esker. Bidea, errekaren norantzan jausten ari da. Bide hau, egunerokotasunean konkurrentzia handia duen bidea da: Hainbat oinezko, bizikleta eta korrikalariei esker. Hauei, beste 35.000 pertsona gehitzea, astakeria bat litzateke.
Bigarren parterako, palafito bat proposatzen digute. Altueran eraikitako pasarela bat hain zuzen. Gaur egun dagoen bidearen konponketa bat dela esaten digute, gaur egun metro erdi eskaz dituen bidezidor bat besterik ez dagoenean. Bidezka hau, gizakiaren pasoak sortutakoa da eta mareak igotzen duen kasu batzuetan, eztaldu egin daiteke. Pasarelaren proiektua astakeria da eta EJ eta BFAren artean, desagoztazunak eragin ditu. Horrela, Eusko Jaurlaritzak proposatutako proiektu honek, elkarte ezberdinen eskutik eta Aldundiarengandik jasotako alegazioak medio, proiektuaren zati bat bertan behera utzi behar izan du: Tejeria eta Astilleroaren arteko tartea.
El Gobierno vasco y la Diputación chocan por un paseo junto al Guggenheim Urdaibai (EL CORREO)
Pasarelaren ezaugarriak:
Biosfera Erreserbaren gune zaurgarrienean, ekintza antropikoak guztiz kontrolatuta dauden eremuan, kokatu nahi den tramankulua.
Palafito hau, Guggenheim Urdaibai proiektuaren parte bat besterik ez da eta dagoeneko Biosfera Erreserbaren Patronatuaren Osoko Bilkuratik pasatu da eta aldeko bozka jaso du, “Oka itsasadarreko goi-estuarioaren ingurumena lehengoratzeko eta natura- eta kultura-ondareari balioa emateko proiektua” deritzonaren barne ezkutatuta.
2024ko abuztuaren 8an Estatuko Aldizkari Ofizialean Euskal Herriko Itsasertz Mugartearen iragarkia publikatu zen, Punta Murueta lurmuturretik Teileria arteko itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko kontsezioa emateari buruzkoa. Lurron okupazioa Guggenheim Urdaibai proiektuaren parte den paseo palafitikoak okupatuko lituzke.
Publikazio honen aurrean, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak, errekurtso bi aurkeztu zituen (2024-09-09):
Aldi berean, kontratazio organoari (EJ) jakinarazi genion, palafitoa eraikitzeko lizitazioa eten beharko lukeela. (2024-09-11)
Gure zorionerako, MITECOk zuen itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko emakida, eta lursail horien lehengo jabeei izapideak egiteko aukera zabaldu die; izan ere, jabe hauek lursail horien okupazio-kontzesio baten titularrak izatera igaro ziren. Hori dela eta, gaur egun, lur horien okupaziorako lehentasuna dute.
Eusko Jaurlaritzak ez dauka ziurtatuta palafitoa ezarri nahi duen lursailen erabilgarritasuna, beraz, atzera egin du palafitoaren kontratazio publikoko prozeduran.
Prozedura ez da gelditu, amaitutzat ematen da inori adjudikatu barik. Kontratazio hau egiteko, berriz ere zerotik hasi beharko litzateke prozedura.
Plataformak poztasunez hartu du erabaki hau, eta aurrerantzean zabaltzen diren prozesuetan ere arduraz jokatuko du.
Museo pribatu hau diru publikoarekin finantzatuko da.
2023ko ekainaren 18an jakitera eman zen Cooper Roberston New Yorkeko arkitektura estudioak 130M€tan baloratzen zuela proiektua abian jartzeko inbertsioa. Jakina denez, zenbaki hau %20 garestitzeko posibilitate erreala dago.
Momentuz, diru publikoa besterik ez da aipatzen proiektu hau bultzatzeko. Proiektu pribatu bat. Ez dezagun ahaztu Guggenheim marka bat besterik ez dela, New Yorken ezarrita dagoen frankizia bat.
Erosi gure materiala: txapak, pankartak, pegatinak eta kamisetak. Lortutako diru guztia auzitegiko gastuei aurre egiteko da.
EROSI!Eman zure tanta txikia! Tantaz tanta olatu erraldoi bat eraikiko dugu eromen hau geldiarazteko! Zure laguntza behar dugu!.
DONAZIOA EGIN!Parte hartu antolatzen ditugun ekintzetan: ekitaldiak, hitzaldiak, manifestazioak, ibilbideak, etab. Elkarrekin bat egiten dugu!
PARTE HARTU!