Guggenheim Urdaibai Stop plataformak eta kultur eragileek: “Ez gure izenean!” manifestuarekin bat egiten duten 1000 sinadura baino gehiago bildu dituzte Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurka.
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak eta Euskal Herriko kultur munduko dozenaka eragilek –zinemagile, idazle, margolari, musikari, eskultore, antzerkigile, dantzari, akademiko eta bestelako sortzailek– 1000 sinadura baino gehiago bildu dituzte Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurkako manifestua babestuz Gehienak euskal sortzaileak dira; beste batzuk, Estatuko eta nazioarteko kultur esparruko ahotsak.
Sinadura bilketarako erabili den manifestuak, “EZ GURE IZENEAN!”, argi uzten du kulturaren izenean ezin dela natura kaltetu, eta erakundeei arduraz eta gardentasunez jokatzeko eskatzen die.
Gure prentsa ohar bere osotasunean hemen irakur daiteke!













