Gure erabakiei buruzko arrazoiak, albisteen gezurtatzea eta kontrainformazioa, eta beste gai askori aurre egiteko atera ditugun prentsa ohar guztiak aurkituko dituzu.
Gaur, maiatzak 9, Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria den Miren Arzalluz Loroño andrearekin bilera izan du. Eskertuta gaude, Plataformak eskatutako bilerari baietza eman izanaz.
Otsailaren 14an, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Gernika-Lumon aurkeztu dute Busturialdea-Urdaibairentzako entzute aktibo prozesua
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak zuhur agertu nahi du Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruan zabalduko den entzuteko prozesuren aurrean. Agirre Lehendakaria Centerren eskutik eta BFAk eta Eusko Jaurlaritzaren enkarguz datorren prozesua oso berandu eta bermerik gabe iritsi da, eta halaxe jakinarazi diegu zentro horretako arduradunei.
Modu positiboan baloratzen dugu herritarrek euren iritzia eta kezkak adierazteko elkarrizketa-gune bat sortzeko ekimena, baina azpimarratu nahi dugu, halaber, gaur egun publiko egin ez den proiektu bati buruzko iritzia eskatu nahi dela, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena zein den jakin barik.
Abenduraen 12an, Plataformak bilera horretan parte hartu du Busturialdeko udal batek berariaz egindako eskaerari esker, eta ez Foro hau sustatu duten erakundeek, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaularitzak egindako eskaerari esker.
Foro horretako gure parte-hartzeak helburu bakarra izan du une oro: beste behin ere argi uztea zer jarrera dugun gure ustez muina den Guggenheim Urdaibai proiektuari buruz; izan ere, era batera edo bestera, nahi eta nahi ez, zuzenean lotuta dago bai eskualde honen etorkizunarekin, bai egin nahi den Plan Estrategikoarekin berarekin ere.
Baina guztiz harrigarria da museo-proiektu horren aipamenik ez egitea Foroa gauzatzeaz arduratu den BMasi aholkularitzak aurkeztu duen “Busturialdea-Urdaibai eskualdearen diagnostikoa” izeneko dokumentuan.
Urriaren 17an, Guggenheim Urdaibai proiektuaren parte den proiektu palafitikoaren gaineko ebazpen bat izan da.
MITECOk ezeztatu egin du itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko
emakida, eta lursail horien lehengo jabeei izapideak egiteko aukera zabaldu die; izan ere, jabe hauek lursail horien okupazio-kontzesio baten titularrak izatera igaro ziren. Hori dela eta, gaur egun, lur horien okupaziorako lehentasuna dute.
Eusko Jaurlaritzak ez dauka ziurtatuta palafitoa ezarri nahi duen lursailen
erabilgarritasuna, beraz, atzera egin du palafitoaren kontratazio publikoko
prozeduran.
Prozedura ez da gelditu, amaitutzat ematen da inori adjudikatu barik. Kontratazio hau egiteko, berriz ere zerotik hasi beharko litzateke prozedura.
Urriaren 8an, Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak Lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Ibone Bengoetxearekin bilera izan zuen.
Ibone Bengoetxeak berriki egindako adierazpenak sortzen diguten egonezina adierazi diogu, irmoak izan baitira proiektua bultzatzearen alde.
Natura eta Arte binomioa mahai gainean jarri zituen, aurreko Industria-Natura bikotearekin alderatuz eta goraipatuz. Aurreko legealdian baino jarrera proaktiboagoa adierazten du Jaurlaritzak proiektuarekiko, eta gainera gobernu-akordioaren parte da ere. Hau horrela, administrazio guztiak lerrokatu direla esan beharra daukagu. Halere proiektu hau ez da inolaz ere proiektu publiko bat.
Urriaren 3an, Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusia den Eneko Anduezarekin bilera izan zuen.
Besteak beste, alderdi sozialistak publikoki proiektuario buruz erakutsi duen anbiguetateak sortzen digun ardura adierazi genion.
Proiektuaren ezezagutza adierazi digute, informazio falta. Beharrezko ikusten dute proiektua ezagutzea, balorazio bat egiteko eta euren posizioa zehazteko; baina bitartean, aurrerapausoak ematearen alde agertzen dira. Publikoki esan bezala,
proiektuaren dimentsioak ezagutu behar dituzte, eta berau legeekin errespetuzkoa izan beharko da. Espainiako Gobernutik eskuratutako 40M €-ak testuinguru honetan sartzen dituzte: Biosfera Erreserbaren errestaurazioan, leheneratzean.
Informazioa eskuratzeko jatorria Guggenheim Fundazioan kokatzen dute eta Vidarteren ondorengoa izango denarekin bilera izateko zain daude.
Irailaren 10ean, Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia den Elixabete Etxanobe Landajuelarekin bilera izan zuen. Eskertuta gaude, Plataformak eskatutako bilerari baietza eman izanaz.
Gure helburuak zehatzak izan dira. Alde batetik, plataformaren aurkezpen laburra egin dugu, gure helburua zehaztuz: Guggenheim Urdaibai proiektua, behin betiko, alboratzea. Garrantzitsua iruditu zaigu ere errespetuz tratatuak izan nahi dugula esatea. Plataformak ez du inondik inora onartuko bere ahotan jartzea ez dagozkion adierazpenak. Ematen dugun urrats bakoitza ebidentzia argia eta publikoa delakoa.
Ditugun kezka guztiak mahai gainean jarri ditugu eta hauek sortzen dizkiguten zenbait galdera ere partekatu ditugu.
2024ko Ekainaren 26an, Guggenheim Urdaibai Stop Plataformak Urdaibaiko Plan estrategikoan parte hartzeko gonbidapena jaso zuen.
BEAZ sozietateak Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren esku utzi ditu lehen fasearen lanak, eta azken horiek dira gurekin harremanetan jarri direnak (Oskestra Deustuko Unibertsitatearen ekimena da, eta Deustu Fundazioaren bidez gauzatzen da). Elkarrizketa bat egitea proposatzen ziguten, sei galderako gidoi itxi bat, “eragile eta alkate ezberdinek eskualdea nola ikusten duzuen” jakiteko.
Bizkaiko ahaldun nagusiak ez du egia esan Guggenheim Urdaibai STOP plataformak salatzen du ez direla zuzenak Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Radio Euskadiko Boulevard saioan uztailaren 17an Guggenheim Urdaibai proiektua dela-eta esandako hainbat kontu.
Harira etorri ez arren, behin eta berriro esan du “arduragabekeria” dela proiektua bertan behera uzteko eskatzea; proiektu horren aurka gaudenok ez omen dugu nahi Gernikako “kutsatutako lur horiek eta akuiferoa berreskuratzea”, ezta “Astilleroa bezalako industria astun bat baztertzea” ere.
Bere ustez, egitasmoaren kontrakoek “ezetz esaten diete egiten ari garen gauza horiei guztiei.”
Etxanobe andreak informazioa manipulatzelo maila goreneko ariketa bat egin du, eta hori ez dago onartzerik. Berak ondotxo dakien moduan, Guggenheim Urdaibai Stop plataforma Gernikan lurzoru eta akuifero kutsatuak berreskuratzearen alde dago eta egongo da, eta horixe adierazi dugu beti, bai kalean, bai komunikabideetan. Kontrakoa adieraztea ez da zuzena; are gehiago, gezurra esatea da.
Urdaibai Biosfera Erreserbaren kontserbazioaren aldeko nazioarteko sinadurak.
SEO/BirdLife-k eta Guggenheim Urdaibai Stop herri plataformak nazioarteko sinadura bilketa bati hasiera eman diote Salomon R. Guggenheim Foundation-i eskatzeko uko egin diezaiola Urdaibai Biosfera Erreserbaren suntsiketari. Helburua 1.300.000 sinadura lortzea da, Guggenheim Bilboko museoaren urteko bisitari-kopurua adierazten duen zifra sinboliko gisa.
2024ko ekainaren 13an, egiaztatu dugu dagoeneko hasita daudela Gernikako Dalia
fabrika zaharra eraisteko lanak. Hain justu ere, Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariek toki horixe aukeratu dute Guggenheim Urdaibai proiektuak barne hartzen dituen bi egoitzetako bat jartzeko.
Guggenheim Urdaibai Stop Plataformak tinko eta ozen salatzen du: Dalia eraisten
hasi dira. Eta eraiste horrek argi eta garbi erakusten du saldu nahi izan diguten
gobernantza-modu berria paper errea dela.
Urtarrilaren 19an, Guggenheim Urdaibai Stop plataformak errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegi Nazionalean itsas-lehorreko jabari publikoaren mugaketaren berrikuspenaren harira.
2023ko urriaren 19ko Ministro Aginduak murriztu egiten du gaur egun Astilleros Murueta SA dagoen kosta-zatiaren babes-zortasuna, 100 metrotik 20 metrora. Horregatik, proiektuaren aurka lanean diharduen plataformak Ministerioaren Aginduaren aurkako errekurtsoa jarri du administrazioarekiko auzien egoitzan, agindu hori deuseztatzeko eta 100 metroko babes-zortasuna berriz deklaratzeko, Kostaldeari buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legean xedatzen den bezala.
12 Entradas
Erosi gure materiala: txapak, pankartak, pegatinak eta kamisetak. Lortutako diru guztia auzitegiko gastuei aurre egiteko da.
EROSI!Eman zure tanta txikia! Tantaz tanta olatu erraldoi bat eraikiko dugu eromen hau geldiarazteko! Zure laguntza behar dugu!.
DONAZIOA EGIN!Parte hartu antolatzen ditugun ekintzetan: ekitaldiak, hitzaldiak, manifestazioak, ibilbideak, etab. Elkarrekin bat egiten dugu!
PARTE HARTU!